Manifestos

HIZKUNTZA-ANIZTASUNA: ASKATASUNA, BERDINTASUNA ETA DEMOKRAZIA

Herriek eta pertsonek haien hizkuntza erabiltzeko duten eskubidea giza eskubidea da. Eskubidearen erabilera osoa demokraziarako, askatasunerako eta giza aurrerapenerako bermea da.

Hartara, hizkuntza-aniztasuna, haren aitortza eta erabilera, ez dira kapritxo hutsa edota nabarmenkeria. Inorekiko gorrotoa onartutako ez duen gizarte pluralean, demokratikoan eta justuan duintasunez bizitzeko beharra da, besterik ez.
Espainiako Estatuan herritarren %45 berezko hizkuntza duten lurraldeetan bizi dira. Milioika herritarrok normaltasunez bizi nahi dugu, askatasunez, edozein herritarrek gaztelaniaz bizitzeko dituen baldintza berdinetan. Eta, gaur egun hori ezinezkoa da.

Estatuak berretsi dituen akordio eta itunak bete behar ditu, besteak beste, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Europako Gutuna; bai eta gizarte eragileek, nazioarteko ospea duten entitateek eta adituek adostutako dokumentuak ere, esaterako, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala edo Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa.

Horrekin batera, giza eskubideak, aniztasuna eta pluraltasuna oinarri dituen estatu demokratikoak herritar guztien arteko berdintasuna, askatasuna eta justizia bermatu behar ditu. Gainera, ohitura elebakarra oinarri izan duen administrazio orokorretik abiatzen dela kontuan hartuta, estatuak erreparatu behar die hizkuntza horietako hiztunek paratu dituzten bereizkeria-egoerei. Horrela, herritarrek duintasuna eta autoestimua berreskuratzeko, hizkuntza-eskubideak eraginkorki erabiltzea ahalbidetuko dien politika aktiboak garatu beharko ditu.

Horrexegatik guztiagatik, alderdi politikoei hizkuntza-berdintasuneko ondorengo printzipioak bere egitera dei egin nahi diegu, bidezko gizarte plurala eta demokratikoa bermatzeko. Hain zuzen ere, guztiontzako eskubide eta betebehar berdinak izango dituen gizartea, ez, ordea, gaztelania erabili nahi dutenentzat soilik.

  1. Gaztelania ez diren berezko hizkuntzek gaztelaniari aitortzen zaizkion eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte.
  2. Eskubide horien artean, lehenik eta behin, ezagutu beharra dago. Hori gabe beste hizkuntza ofizialek desberdintasun handia agertzen dute gaztelaniarekiko, horrek ezaugarri hori jasota baitu. Eskubide eta betebehar berdinak aitortzeko, zentzuzko neurriak beharrezkoak dira hizkuntza horien ezagutza orokortua dagozkien lurraldeetara hedatzeko.
  3. Estatuak, izatez eta eskubidez –eta ez orain arteko modu erretorikoan soilik–, dagokion izaera eleaniztuna bere gain hartu behar du legerian eta administrazioetan, konstituziotik bertatik hasita, eta pluraltasuna oinarri duen estatu eleaniztasuneranzko bidea egiteko, Belgikako, Suitzako edo Kanadako ereduei jarraiki. Gaztelania ez den berezko hizkuntzetako lurraldeetako herritarrengan agintea duen estatuko administrazioak errealitate eleaniztuna onartu behar du eta hizkuntza desberdinetan lan egin ahal izango du, non kokatuta dauden ere. Horien artean daude, besteak beste, Gorte Nagusiak, Auzitegi Gorena, Auzitegi Konstituzionala eta Auzitegi Nazionala edo bestelako erakundeak, esaterako, Zerga Agentzia edo Gizarte Segurantza.
  4. Beharrezkoa da lurraldearen zati batean edo lurralde osoan oraindik ofizialak ez diren berezko hizkuntzak ofizial bihurtzeko estatutu-erreformak bultzatzea eta laguntzea.
  5. Hizkuntza-berdintasuna bermatzeko, Estatuak orain arte gaztelaniak izan dituen eskubideak eta betebeharrak berezko beste hizkuntzetara zabaldu behar ditu, esaterako, administrazio publiko guztietako, justiziakoa barne, langileen gaitasuna berezko hizkuntzetan, berezko hizkuntzen erabilera orokortua orri ofizialetan edota hizkuntza horien nazioarteko aitortza, gaztelaniarena bezalaxe. Halaber, estatuko araudian dagoen gaztelaniaren legezko inposizioa bertan behera utzi behar du. Horrek zuzenean eragiten dio eremu ekonomikoari, eta bereziki produktuen etiketei. Horrela, hizkuntza-bereizkeriekin amaitzeko eta gure hizkuntzen ezagutza zein hizkuntzengatiko errespetua zabaltzeko politika ausarta abian jarri behar du.
  6. Estatuko botereek ezin dute hizkuntzen sustapenean harresi gisa jardun, eta lurralde barruko zein kanpoko banaketa administratiboak ezin izan daitezke hizkuntza-eskubideak mugatzeko aitzakiak. Hizkuntza-eremu bereko lurraldeen artean hizkuntza desberdinen erabilera administratiboa ahalbidetu behar da inolako mugarik gabe, eta hizkuntza-eremu horien barruan hedabideak bi noranzkotan hartzeko hitzarmenak sinatu behar dira.

Eskubideetan eta betebeharretan oinarritutako benetako errespetua aldarrikatzen dugu, bai eta Estatuko botere guztien jardun konprometitua ere. Horrekin elkarbizitzak irabaziko du, gure gizarteak irabaziko du, pertsonak irabaziko du, demokraziak irabaziko du eta berdintasunak irabaziko du.

Pluralitat lingüística Pluralidade lingüística Hizkuntza-aniztasuna Pluralidá llingüística Pluralidat lingüistica

 

Deixar o teu apoio a esta campaña

XHTML: Podes usar as seguintes etiquetas: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Nais e Pais polo Ensino en Galego

Colectivo constituído por un grupo de persoas preocupadas pola inexistencia de oferta educativa en galego e polo escaso valor social que segue a ter a nosa lingua. Saber máis

Ler máis
Observatorio de Dereitos Lingüísticos

Membros da xudicatura, da avogacía, sociolingüístas, docentes universitarios e profesionais do Dereito, sensibilizados co a lingua galega. Saber máis

Ler máis
Fundación Vía Galego

Fomentar o intercambio cultural cos outros territorios pertencentes ao sistema linguístico galego-portugués. Saber máis

Ler máis