Herriek eta pertsonek haien hizkuntza erabiltzeko duten eskubidea giza eskubidea da. Eskubidearen erabilera osoa demokraziarako, askatasunerako eta giza aurrerapenerako bermea da.
Hartara, hizkuntza-aniztasuna, haren aitortza eta erabilera, ez dira kapritxo hutsa edota nabarmenkeria. Inorekiko gorrotoa onartutako ez duen gizarte pluralean, demokratikoan eta justuan duintasunez bizitzeko beharra da, besterik ez.
Espainiako Estatuan herritarren %45 berezko hizkuntza duten lurraldeetan bizi dira. Milioika herritarrok normaltasunez bizi nahi dugu, askatasunez, edozein herritarrek gaztelaniaz bizitzeko dituen baldintza berdinetan. Eta, gaur egun hori ezinezkoa da.
Estatuak berretsi dituen akordio eta itunak bete behar ditu, besteak beste, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Europako Gutuna; bai eta gizarte eragileek, nazioarteko ospea duten entitateek eta adituek adostutako dokumentuak ere, esaterako, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala edo Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa.
Horrekin batera, giza eskubideak, aniztasuna eta pluraltasuna oinarri dituen estatu demokratikoak herritar guztien arteko berdintasuna, askatasuna eta justizia bermatu behar ditu. Gainera, ohitura elebakarra oinarri izan duen administrazio orokorretik abiatzen dela kontuan hartuta, estatuak erreparatu behar die hizkuntza horietako hiztunek paratu dituzten bereizkeria-egoerei. Horrela, herritarrek duintasuna eta autoestimua berreskuratzeko, hizkuntza-eskubideak eraginkorki erabiltzea ahalbidetuko dien politika aktiboak garatu beharko ditu.
Horrexegatik guztiagatik, alderdi politikoei hizkuntza-berdintasuneko ondorengo printzipioak bere egitera dei egin nahi diegu, bidezko gizarte plurala eta demokratikoa bermatzeko. Hain zuzen ere, guztiontzako eskubide eta betebehar berdinak izango dituen gizartea, ez, ordea, gaztelania erabili nahi dutenentzat soilik.
- Gaztelania ez diren berezko hizkuntzek gaztelaniari aitortzen zaizkion eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte.
- Eskubide horien artean, lehenik eta behin, ezagutu beharra dago. Hori gabe beste hizkuntza ofizialek desberdintasun handia agertzen dute gaztelaniarekiko, horrek ezaugarri hori jasota baitu. Eskubide eta betebehar berdinak aitortzeko, zentzuzko neurriak beharrezkoak dira hizkuntza horien ezagutza orokortua dagozkien lurraldeetara hedatzeko.
- Estatuak, izatez eta eskubidez –eta ez orain arteko modu erretorikoan soilik–, dagokion izaera eleaniztuna bere gain hartu behar du legerian eta administrazioetan, konstituziotik bertatik hasita, eta pluraltasuna oinarri duen estatu eleaniztasuneranzko bidea egiteko, Belgikako, Suitzako edo Kanadako ereduei jarraiki. Gaztelania ez den berezko hizkuntzetako lurraldeetako herritarrengan agintea duen estatuko administrazioak errealitate eleaniztuna onartu behar du eta hizkuntza desberdinetan lan egin ahal izango du, non kokatuta dauden ere. Horien artean daude, besteak beste, Gorte Nagusiak, Auzitegi Gorena, Auzitegi Konstituzionala eta Auzitegi Nazionala edo bestelako erakundeak, esaterako, Zerga Agentzia edo Gizarte Segurantza.
- Beharrezkoa da lurraldearen zati batean edo lurralde osoan oraindik ofizialak ez diren berezko hizkuntzak ofizial bihurtzeko estatutu-erreformak bultzatzea eta laguntzea.
- Hizkuntza-berdintasuna bermatzeko, Estatuak orain arte gaztelaniak izan dituen eskubideak eta betebeharrak berezko beste hizkuntzetara zabaldu behar ditu, esaterako, administrazio publiko guztietako, justiziakoa barne, langileen gaitasuna berezko hizkuntzetan, berezko hizkuntzen erabilera orokortua orri ofizialetan edota hizkuntza horien nazioarteko aitortza, gaztelaniarena bezalaxe. Halaber, estatuko araudian dagoen gaztelaniaren legezko inposizioa bertan behera utzi behar du. Horrek zuzenean eragiten dio eremu ekonomikoari, eta bereziki produktuen etiketei. Horrela, hizkuntza-bereizkeriekin amaitzeko eta gure hizkuntzen ezagutza zein hizkuntzengatiko errespetua zabaltzeko politika ausarta abian jarri behar du.
- Estatuko botereek ezin dute hizkuntzen sustapenean harresi gisa jardun, eta lurralde barruko zein kanpoko banaketa administratiboak ezin izan daitezke hizkuntza-eskubideak mugatzeko aitzakiak. Hizkuntza-eremu bereko lurraldeen artean hizkuntza desberdinen erabilera administratiboa ahalbidetu behar da inolako mugarik gabe, eta hizkuntza-eremu horien barruan hedabideak bi noranzkotan hartzeko hitzarmenak sinatu behar dira.
Eskubideetan eta betebeharretan oinarritutako benetako errespetua aldarrikatzen dugu, bai eta Estatuko botere guztien jardun konprometitua ere. Horrekin elkarbizitzak irabaziko du, gure gizarteak irabaziko du, pertsonak irabaziko du, demokraziak irabaziko du eta berdintasunak irabaziko du.
Pluralitat lingüística Pluralidade lingüística Hizkuntza-aniztasuna Pluralidá llingüística Pluralidat lingüistica
Pribatutasun-baldintzak
Datu Pertsonalak Babesteko Legeak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu eman diezazkigukezun datuak Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren jabetza eta ardurapekoak diren fitxategietan sartuko ditugula. Igorritako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra Erabiltzailea da, eta erakundeak ez du bere gain hartzen egiazkotasun edo zuzentasun ezak eragin dezakeena. Zurekiko harremanaren kudeaketa eta administrazioa erraztea da fitxategiaren helburua, eskainitako zerbitzuak zabaltzeko eta hobetzeko asmo bakarrarekin.
www.kontseilua.eus domeinurako sarbidea era anonimoan egiten du Erabiltzaileak. Bakarrik zerbitzu batzuetara iristeko eman behar ditzakete Erabiltzaileek datu pertsonalak, kudeaketa edo izapidetze berezia eska dezaketenetara heltzeko.
Datu pertsonalen babesari eta tratamenduari buruzko informazioa
Datuen babesari buruz indarrean den araudiaren arabera (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako neurrien eta haiekin zerikusia duten xedapenetan ezarritakoaren arabera), jakinarazten dizugu webgunean erregistratuta –nahiz bestela– eman diezazkigukezun izaera pertsonaleko datu guztiek Bezeroak edo/eta Hornitzaileak izenarekin eta 2092820418 kodearekin inskribatutako eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua arduradun den fitxategi bat osatuko dutela, eta bertara zuzen zaitezkeela beroriek ikusteko, zuzentzeko, errefusatzeko eta kentzeko duzun eskubidea egikaritzeko. Aipatu fitxategiaren helburua zurekiko harremana kudeatzea baino ez da, emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz.
Berriki aipatu eskubideak egikaritzeko, Legean aurreikusita dagoen bezala, fitxategiaren ardura duen organora zuzen zaitezke idatziz (behar bezala izenpetuta eta izen-abizenak, helbidea, eta NANaren edo identifikaziorako dokumentu baten fotokopiarekin batera); hain justu helbide honetara:
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.
Gipuzkoa
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatuko ditu. Hala ere, indarrean jartzen diren segurtasun-neurri guztiak ahalik eta onenak izan arren, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua ez da bere sistemak babestea lortzen ez duen eraso edo atzitze baten aurrean egon daitekeen edozein intzidentziaren erantzule izango.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ez ditu salduko, ez alokatuko edo hirugarren pertsonen esku utziko webguneko bisitariek emandako datu pertsonalak. Eskatutako datuak eman edo utziko dira aurrez interesdunak oniritzia ematen badu bakarrik, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera betiere.
Informazio hau ez da marketing zuzena egiteko erabiliko, aurrez jakinarazi eta hartarako interesdunaren berariazko baimena lortu gabe.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak datu hauek erabili ahal izango ditu argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak eta mezu elektronikoak bidaltzeko, euskararen egoeraren eta hizkuntza-normalizazioaren, etorkizuneko erronken eta, oro har, Kontseiluaren jardueraren ikuspegitik interesgarritzat jo litezkeen bestelako informazioei buruz.
Erabilera-baldintzak
Ondoren zehazten diren baldintzek arautzen dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren webgunearen erabilera:
- Webgune honen bitartez, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta hirugarrengoek Erabiltzaileen esku jartzen dituzten hainbat zerbitzu eta edukietara sartzeko eta erabiltzeko modua errazten da.
- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ahalmena du, edozein unetan eta aurrez abisatu gabe, webgunearen aurkezpena, konfigurazioa eta edukiak aldatzeko, baita, halaber, eskainitako zerbitzuak eta haiek erabiltzeko baldintzak aldatzekoa ere.
- Webgunera sartzeak eta erabiltzeak esan nahi du erabilera-baldintza hauek espresuki eta batere eragozpenik gabe onartzen direla, kasu guztietan. Horrela ez bada, Erabiltzaileak uko egingo dio bertan sartzeari eta erabiltzeari.
- Ondorioz, webgune honetan sartzeak, momentuan agertzen diren erabilera-baldintzak ezagutu, ulertu eta onartu egiten dituzula suposatzen du. Baldintzek aldaketak izan ditzakete momentuan dagoen legezko arautegiaren arabera. Hau dela eta, webgunera sartzen zaren bakoitzean hauek kontsultatzea eta gure pribatutasun-politika bisitatzea gomendatzen dizugu.
Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak:
Webgunea eta bertako zerbitzuak, oro har, sarrera librekoak dira eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea edo erabiltzailea erregistratzea. Hala ere, segurtasun- eta pribatutasun-arrazoiengatik, hainbat zerbitzu eta gunetara sartzeko, ezinbestekoa izan liteke –orain edo aurrerago– identifikazioa, eta, horretarako, aurrez erregistratu beharra dago. Ildo beretik, hainbat arlo eta zerbitzu baliatzeko, baliteke baldintza bereziak behar izatea, eta zerbitzu jakin horien xehetasunei erreparatu beharko zaie horretarako.
Webgunea eta zerbitzuak zuzen erabiltzea:
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta haren bidez baliatu daitezkeen zerbitzuak legez kontrakotzat edo ez zilegitzat jo daitekeen jarduerarik egin gabe erabiltzeko, eta, berdin, baita Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren edo hirugarrengoen eskubideak urratu gabe erabiltzeko ere. Era berean, erabilera-baldintza hauen edo indarreko legeriaren edo onarturiko erabileren aurka ezingo du jo. Batez ere, informazio gisa, Erabiltzaileak uko egiten dio honako jarduera hauek egiteari:
- Kontseiluaren, euskalgintzaren edo hirugarrengoen agiri elektronikoak edo datuak suntsitu, eraldatu, baliogabetu edo era batera zein bestera hondatzea.
- Beste erabiltzaile batzuen sarrera webgunera edo haren zerbitzuetara oztopatzea, eskura izandako bitarteko informatikoak masiboki erabiltzeagatik, bai eta sistema horietan arazoak edo akatsak sor ditzaketen jarduerak egitea.
- Posta arruntaren nahiz elektronikoaren bidez mezuak edo SMSak oso kopuru handian bidaltzea edo merkataritza- edo publizitate-asmoz bidaltzea hartzailearen oniritzirik izan gabe.
- Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak aldatzen edo kopiatzen, irakurtzen edo ezabatzen, edo bidean atzematen saiatzea.
- Sistema Kontseiluaren sistema informatikoko gune mugatuetara sartzen ahalegintzeko erabiltzea, edo hirugarrengoenetara, informazioa lortzeko.
- Erabiltzaile baten abantailak handitzen saiatzea sisteman.
- Edozein bitarteko erabiliz zeinahi eraldaketa sor dezaketen programak sartzea Kontseiluaren, euskararen gizarte-erakundeen edo hirugarrengoen sistema informatikoetan.
- Beste erabiltzaile bat edo Kontseilua bera edo hirugarrengoak iruzurrez ordeztea.
- Webgunearen bitartez legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako ekintzak sustatzea edo bultzatzea.
- Webgunearen bitartez arraza, sexua, sexualitatea, ideologia, erlijioa edo sinesmenak direla eta, ideia edo jarduketa diskriminatzaileak sustatu edo bultzatzea.
- Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako diren zerbitzuak edo produktuak sartzea onartzea, eskura jartzea edo sistemara biltzea.
- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren, euskararen gizarte-erakundeen edo hirugarrengoen industria edo jabetza intelektualari dagozkion eskubideak urratzea.
- Hirugarrengoen informaziorako konfidentzialtasun-eskubidea urratzea.
- Konstituzioan, Nazioarteko Tratatuetan eta gainerako legerian onartutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzea.
Edukien industria eta jabetza intelektuala:
- Lizentzia askekoa ez den software guztiaren eta webguneko eduki guztien jabe Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua da edo/eta ustiapena Kontseiluari utzia dioten zerbitzu-hornitzaileak.
- Webgunean agertzen diren erakundearen markak, errotuluak eta logotipoak bereak dira edo haiek erabiltzeko baimena emana du.
- Webgunean eskura dauden softwarea eta edukiak erabiltzaileen eskura jartzeak ez du esan nahi titulartasuna edo ustiapena erabiltzaileari utzi zaionik, eta hark aldi berean konpromisoa hartzen du haiek legea, morala eta ordena publikoa aintzat hartuz erabiltzeko.
- Erabat debekatua dago webguneko edukiak zeinahi erara erabiltzea, hots, erreprodukzioa, kopia, salmenta, banaketa, hedapena, argitarapena, erakustea, komunikazio publikoa eta edukien eraldaketa, horretarako Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren baimena edo jabetza intelektual edo industriala izan gabe.
- Erabiltzaileak hitza ematen du webgunean sartuta dauden identifikazio-datuak ez dituela kenduko edo manipulatuko, eta “copyrighta” ere ez.
Hipertestuaren lotura edo esteka-politika:
Webguneak izan ditzake loturak beste atari edo webgune batzuekin. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ez du inolako kontrolik egingo atari edo webgune horien gainean, eta ez da haien edukien arduradun izango ere. Webguneak bere baitan hartzen dituen loturak edo estekak informazio gisa bakarrik eskaintzen ditu. Beraz, Kontseiluak ez du erantzukizunik haien gainean eta lotutako edukiez ez du bermerik eskaintzen, haien eskuragarritasunaz edo egokitasunaz.
Bermerik eta erantzukizunik ez:
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ez ditu bere gain hartuko webgunearen funtzionamendu txarragatik sor daitezkeen kalteen, hutsegiteen edo datu-arteko desadostasunen ondorioak, ez eta webgunea edo bere zerbitzuak eskura ez egoteagatik sor litezkeen kalte zuzen edo zeharkakoak ere.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua arduratuko da:
- Webgunearen eta zerbitzuen pribatutasuna eta ziurtasuna zaintzeaz.
- Eskura dauden edukien egiazkotasunaz.
- Sistema informatikoan eta agiri elektroniko eta fitxategietan birusik edo bestelako zera kaltegarririk ez egoteaz.
- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ez ditu bere gain hartuko interferentzia, ez-egite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo sistema elektronikoan gerta daitezkeen deskonexioetatik etor daitekeen kalte edo galerarik, ez eta webgunea eta edukiak erabiltzaileek desegoki erabiltzetik etor daitekeenik ere.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ez du bere gain hartzen webgunearen bitartez hirugarren enpresek Erabiltzaileei eskain diezazkieketen produktu edo zerbitzuen egokitasuna bermatzea.
Era berean, erakundeak ez du bere gain hartzen hirugarrengo horiek indarreko arautegia betetzen duten edo ez kontrolatzeko lana, ez eta kanpoko iturri horiek egindako akats edo hutsetatik webgunean emandako informaziotik Erabiltzailearentzat sor litekeen kalte edo galeraren ondoriorik.
Informazioa trukatzea edo zabaltzea:
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak uko egiten dio webgunearen bidez Erabiltzaileek elkarri truka diezaioketen informaziotik etor litekeen erantzukizunari. Webgunearen bitartez zabal litezkeen adierazpideen erantzukizuna egiten duenari dagokio, eta ez Kontseiluari.
Argitalpen ofizialak:
Interneten bidez eskainitako administrazio-informazioak ez ditu ordezten lege, arau, xedapen ofizial eta aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharrekoak diren administrazio-egintzak.
Webgune honetan eskura dagoen informazioa gida gisa baino ez da ulertu behar, eta legezko baliorik ez du. Desadostasunik balego ofizial jotako informazioaren eta webgunean agertutakoaren artean, ofiziala da legez balio duen bakarra.
Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa:
Erabilera-baldintza hauek objektu duten jardueraren aplikazio-esparruan indarrean den espainiar estatuko arautegian eta autonomikoan ezarritakoaren arabera interpretatuko dira. Erabilera-baldintza hauen gaineko interpretazioan, edukietan edo egikaritzean Erabiltzailearen eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren artean desadostasunen bat edo ez-betetzeren bat gertatzen bada, Kontseiluak bezala Erabiltzaileak onartzen dute kasu bakoitzean dagozkion Epaitegi edo Auzitegietara jotzea. Erabiltzaileak honako lege-oharretan jasotzen diren Erabilera-baldintzak onartzen dituenez, beren beregi uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein forori.